Hernani Arraun

Aurten lehendabiziko aldiz Hernaniko herriak emakumeen trainera bat izan du estropada lehiaketetan. Lehen denboraldi hontan harrobia lantzeko apustua egin dute eta sekulako emaitzak izan dituzte. Zorionak neskak!! Gipuzkoako traineru ligan seigarren, eta Kontxan sailkatzeko segundu batera gelditu dira. Hori bai, lehendabiziko aldiz lehiatzen egon direnen artean, lehena izan da Hernani.

Diametro200en proiektu berri hau sustatzeko apustua egin dugu babesle bezela sartzen, gure filosofiarekin baitator. Kirola, osasuna, berdintasuna eta bertako gizartea bermatzeko aukera paregabea aurrean jarrita, ezin genuen ezetz esan. Benetan harro gaude Hernani Arraun Elkarteak eginiko lanarekin. Horrela jarraitu!!!

15092015-IMG_2717 15092015-IMG_2695 15092015-IMG_2344 15092015-200 1015092015-IMG_4096