Baserriko oilasko ekologikoa

Azkenaldian elikadurari buruzko albiste ugari entzuten ari gara TTIP-a dela eta. Hontan elikagaiak ekoizteko arauak aldatu nahi dituzte, Estatu Batuko ikuspegi liberal eta kapitalistara egokitzeko. Horren aurrean Diametro200en ekoizteko beste filosofia bat defendatzen dugu. Gure ustez funtsezkoa da ekoizpen tradiziona defendatzea gizartearen osasuna babesteko. Horrez gain bertako baserritarren biziraupena eta gure inguruko ekonomia sustartzearen alde gaude.

Baserriko Oilasko Ekologikoa

¿Zertan datza oilaskoak ekologikoak izatea?. Ekoizteko modu honen helburua kalitatezko oilasko haragia eta arrautzak lortzea da, osasuna eta zaporea zainduz. Horrez gain, ingurugiroa eta animalien ongizatea bermatzen dugu. ¿Nola lortzen dugu?. Argazkietan ikusten den bezela oilategia basoz inguratua dago eta oiloak libre dira bertan duten zelaian ibiltzeko. Hori bai, esparru libre hau sarez inguratzen dugu azeriak eta beste animaliak ez sartzeko.

Naturarekin bat bizi direnez belar eta eltxoz elikatu ahal dira. Elikadura hau arto eta pentsu ekologikoz osatzen dugu. Gainera ez ditugu antibiotikoak eta janari transgenikoak bezelako sustantzia kimikorik erabiltzen.

Beraz, lasai egon zeren Diametro200en oilaskoa jan ezkero zuen osasuna zaintzen egongo zerate.

_21C9072_21C9081 _21C9060 _21C9050 _21C9031 _21C9021 _21C9002 _21C8988 _21C8983_21C9079 _21C8981 _21C8979 _21C8968 _21C8955 _21C8940_21C9084 _21C8935 _21C8911 _21C8905 _21C8896 _21C8889